31.3.14

KULOTXA. Nire Auzoa / Mi Barrio






XX. mendeko 60. hamarkadaren hasieran, industrializazioarekin batera,auzo ugari sortu zen:halako auzo batean bizi izan nintzen .


Iruditan, "Kulotxa" ingurua 60. hamarkadako garapenaren aurretik. Lorentzo Igartuak utzitako argazkiak. Zehaztu gabeko egilea. (Gainean klikatu handitzeko)



 Goiko iruditan, "Las Cuarenta", Lourdesko etxeak, Txanberi eta San Luis auzoa. Argazkiak: Alejandro Landaburu, 60. hamarkadaren hasieran


Etxebizitza hauek"Obra sindical" zelakoaren babesean eraiki ziren eta promotoreek etxebizitzetako erosleekin kooperatibak sortzen zituzten, Txanberi edo Belerin auzoarekin hain zuzen, bertako empresek, beraien langileek eros zezaten, bultzatu zuten etxebizitza hauen eraikuntza. 

Kanpotik etorritako langileen familiak eta bertako basarrietatik kalera jeitsitako jendearekin bete ziren gehienbat etxebizitza horiek.
Asfaltatu gabeko kaleak, kutsatutako errekak, toldoekin estalitako kotxeak, saltzaile anbulanteak eta egun guztia kalean jolasten ematen zuten umeekin bete ziren inguru horiek.

Argazki hauetan, "las 40" eta "Grupo de Lourdes" izeneko blokeak ikusten dira.
Irudi batzutan,  Chamberí edo Belerineko auzoko etxebizitzak agertzen dira.Inguruak egokitu zirenean, auzo guztiak bateratu egin ziren, halan edo holan, eta Kulotxa (KUarenta+LOurdes+TXAnberi) izena ipini genion bertakoek ( gazteek batez ere ).
Argazki hauek, Elorrion 1975 eta 1982 urteen bitartean ateratakoak dira.














Elorrioko panoramika 1982. urtea

No hay comentarios: