7.12.15

Elorrioko jubilatuak, 1977 urtean Iratxeko santutegian

1977. urtean egin nuen nire enkarguzko lehenengo erreportaia. Uda hartan, fabrikaz fablika lana eskatzen ibili ondoren, orduko Aquilino Mendizabal enpresan hartu ninduten abustuan lan egiteko.

Bertatik ateratako etekin guztiak(5700 pts.) nire kamera berrian ibertitu  nituen, Ricoh 500G telemetrika batetan; Mendi, nire osabak erosi zidan Andorran.

Laborategia, ordurarte Elorrioko argazkilaria izan zen Alejandro Landabururi erosi nion. Erosketa honetan, etxeko laguntza jaso nuen, eta horren ordainean hurrengo erreportaia atera zen.

Orduan, Nire aita zena, jubilatuen egoitzako presidentea zen, eta bertan antolatzen zituzten bidai turistiko kultural hoietariko batetara joatea proposatu zidan argazkiak ateratzeko.

Ondoko argazkiak, Lizarrako Iratxe santutegi eta upategietara egin zuten txangoaren emaitza dira.
Urtetan kajoi baten sakonean galduta egondako negatibo batetatik eskaneatutako irudiak dira eta ikus daitekenez, denboraren kalteak nabarmenak dira.















No hay comentarios: