1982. urteko argazkiak.
Elorrioko Errebonbiloen ohitura, Lepantoko gatazkaren garaian sortzen omen da.
Bost elorriar, gatazkan parte hartu eta gero, Elorriora itzultzerakoan, Errosarioko Ama Birjinaren prozesioarekin egin zuten topo ( urriko lehen igandean ospatzen ohi dena ).
Gazteek, Ama Birginaren ohorez, makina bat salba bota omen zituzten. Auxe dio herriko tradizioak behintzat.
Hala ere, badirudi, beste hainbat hiritan egiten diren milizien alardeekin zerikusia duela.
Defentsarako sortutako miliziak ziran horiek .
Goizeko seietatik hasita, errebonbiloek sei deskarga egiten dituzte hiriko sei lekutan . Arratsaldean eta errosarioa errezatu ondoren, prozesioan ateratzen dira Errosarioko Ama Birjinarekin. Salbak prozesioa joan ahala botatzen dituzte .
Prozezioa amaitu eta gero , aurrezkua dantzatzen dute hiriko plaza nagusian .
No hay comentarios:
Publicar un comentario