1.8.21

Elorrio. Uholdeak 1983. Inundaciones.

1983. ko abustuaren 26 an izandako uholdeak. 

Bilbon ikusitako irudiak, gure memoriatan grabatuta geratu ziren betiko.

Elorrion, Bilbotik 40 kilometrotara, ibaiak, errekak eta errrekatxo guztiak bere lekutik atera ziren eta bidean aurkitutakoa aurretik erama zuten.

Gu, gure etxetik, ondotik zetorren erreka gainezka egin zuenean, sotoetako eta etxeetako sarrerak babesten zaiatu ginen alperrik.

Etarteko auzokideok uholdearen kalteak arintzen genbiltzanean, Santi gure anaia argazkiak ateratzeko misioaren bialdu gendun.

 
"Jonek dioenez, gure auzotik pasatzen den erreka gainezka egin behar zuela ikusi genuenean, sotoetako leihoak babesten hasi ginen baina ahalegina alperrikakoa izan zen. 
Gogoratzen dut, lorategian, gure balkoi azpian, arratoien gorde-lekuak zeudela eta gure aitak, hauen kontrako hainbat erremedio erabiltzen saitu zela animaliok akabatzeko baina han jarraitzen zuten gure lagunak. 
 
Uholdearen egun horretan, sotoko lehioa estaltzera joan nintzenean, arratoi bi ikusi nituen igerian etxe ondoan eta aukera aprobetxatu nuen betiko "agurtzeko". 
 
Gero, argazki kamara hartu eta kalera abiatu nintzen. Orain Portalekua Tabernak duen terrazaraino heldu nintzen" Santi Roman
 
 














 
Argazkiak: Santi Roman

 

No hay comentarios: