16.6.10

La Parra



1983an, gutxi gora-behera, arte ederretako ikasketak egiten nituela, La Parra, elorrioko tabernako argazki batzuk atera nituen. Hauetako batzuk, gero grabatu baten aitzaki bihurtu ziren. Sasoi honetan, tabernako arduraduna Pipo zan eta berak hauetako aguafuerte bat izango du. Ez nuen inolako tiradarik bota eta "P/A" moduan estanpatu nituen.
Handik gutxira, irudi bera koadro bat egiteko erabili nuen. Teknika mistoa; akrilikoa eta oleoa. Neurriak: 150x90
Bertan isladatzen den estiloa ez du zerikusirik orduan egiten nituen gauzakin, hala ere, margo errealista baten antzeko zerbait egiteko erronka jarri nion neure buruari.
Lan eskasa izan zen baina nire urte hoietako kronika izanik, estima handia diot.

1 comentario:

escribirconlacabeza dijo...

Has expresado muy bien la cotidianidad de la taberna.
Me hubiese gustado poder entender las letras a pie de foto.
Un saludo.